kolaboratu ezazu gurekin
Pikun Berrik eta Pikuen Berriak
 Ikerketa taldea, 2014-10-22

Pikun Berrik aldizkaria 1966. urtean jarri zen martxan. Luistarrak eta Mariaren Alabak elkarteetan bildutako Legorretako gazteek sortu zuten. Aldizkaria Elizaren babesean eta laguntzarekin irten zen aurrera. Organizaci«Ñn Atl«±tica y Recreativa de Guip«âzcoa Oargi elkartearen gerizpean, hain zuzen. Elkarte horren babesean egituratu ziren ikastola eta Irrintzi Alai dantza taldea ere. Urte batzuk geroago sortu ziren txistulariak ere.

Beraz, etxean, paper zaharren artean Pikun Berrik-en aleren bat aurkituz gero, jarri gurekin harremanetan. Lagundu gaitzazu artxiboa osatzeko asmoa betetzen.

 
 
Historiarako argazki bilduma bat
     Goldatu elkartea, 2014-01-10

    Ondoko orrietan duzun bilduma oso “familiarra” da: S.I.G.C.k egina da (Servicio de Información de la Guardia Civil). 1968-69ean egina dagoela deritzogu. Eskuarteko erabilera handia izan duela dirudi, markatua ere izan da.... Asko erabilia, nonbait. Gainera, poltsikorako diseinatua. Azken orrialdeetan agertzen dira argazki bildumaren izen-abizen guztiak. Argazki asko kuartelilloan ateratakoak dirudite (bikoiztuak direnak, aurrez eta perfilez), eta batzuetan tortura aztarna nabariak ikusten dira. Beste argazki batzuk karnet tankera dute: egun haietan oraindik kuartelillloetatik edo komisaldegietatik oraindik pasatu gabeak nonbait, nahiz eta atxilotuak edo fitxatuak izan jadanik.

 
Gure herritarren bizipenak, gure herriaren historia ... laster!
 ILegorretako Oroimen Historikoaren Dokumentalaren aurrerapena 2014-10-25  

9 minutuko formatuan, labur labur, dokumentalaren izaera islatzen da lan honetan. Ikerketa amaitzeko elkarrizketa guztiak egin ez diren arren, orainarte bildutakoekin osatu da laburmetrai hau. Gure herritarren ahotik, gerra garaiko historioak, gerra ondorengo miseria, ikastolaren sorrera, euskararen eta euskalgintzaren berpizkundea, eztabaida politikoak, ETAren gorabeherak, eta langile borroka jasotzen dira.

 
Orratza baino hariak luzeagoa behar du izan
 Ikerketa taldea, 2014-07-24

Legorretako Udalak eta Aldapa Haundi Kultur Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko planaren barruan Legorretako Oroimen Historikoa burutzeko ikerketa jarri dute martxan.

 
50 urte Debako Euskal-jaia ospatu zela.
Oier Araolaza; 2014-03-27

1964an, Oargi elkarteak Deban antolatutako Euskal Jaia, lozorrotik esnatzen ari zen hartzaren orro bortitzaren modukoa izan zen. Euskal nortasuna eta kultura aldarrikatzeko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu hura hurrengo hamar urteetan han eta hemen errepikatu ziren agerraldien sua piztu zuen.

 
Pikun Berrik
 

Pikun Berrik eta Pikuen Berriak aldizkariak Legorretako gazteek atera zituzten 1966 eta 1970. urtean zehar. Lagundu gaitzazu argitara eman ziren ale guztiak biltzen.

SUSTATZAILEA

 

LAGUNTZAILEAK

Bideoak

Herriko dantzarien argazki galeria.
Elizkizunen argazki galeria
Herriko argazki galeria
Eskolako haurren argazki galeria
Herriko jaietako argazki bilduma
Herritarren argazki galeria
Ikastolaren inguruko argazki galeria
Herriko kirolari ezberdinen argazki galeria
Oargi taldearen argazki galeria